Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

16_0851-eu

Donostia, atxilotua gizonezko bati deskuiduaren metodoa erabilita telefono mugikorra lapurtzegatik

Prentsa bulegoa

2016-08-16

Donostiako ertzain-etxeko agenteek gaur goizaldean 19 urteko gizonezko bat atxilotu dute beste gazte bati deskuiduaren metodoa erabilita telefono mugikorra ustez lapurtu izanaren akusaziopean. Aste Nagusia dela eta, hirian hedatu diren herritarren segurtasunerako prebentzio-dispositiboetako bat osatzen zuten ertzainak egintzaren lekuko izan dira eta egile materiala atxilotu dute.

Gaurko, astearteko, lehen orduetan herritarren segurtasunerako prebentzio-dispositiboetako bateko agenteek jakin dute hiru gizonezkok deskuiduaren metodoa erabilita lapurtzeko hainbat saio egin zutela hiriaren erdialdeko zenbait puntutan. Azkenik, goizeko hiruak baino minutu batzuk lehenago, ertzainek ikusi dute hiru gizonezko horiek Alderdi Eder parkeko eserlekuetako batean zeuden gazte batzuengana hurbildu direla. Egileetako bi gazte horietako baten arreta erakartzen saiatzen ari ziren, arreta galaraz zezan. Galderaren bat egin diote eta tabakoa eskatu diote –ondoren agenteei esan dienez–. Bi konplizeak arreta galarazteko maniobra egiten ari ziren bitartean, hirugarren bat atzetik hurbildu zaio eta poltsikoak ukitu eta telefonoa lapurtu dio biktima konturatu egin gabe ere.

Une horretan, agenteak agertu, eta gazteak biktimaren telefonoa ebatzi zuela egiaztatu ondoren, ustezko hiru egileak identifikatu ditu eta delituaren egile materiala arrastatu dute. 19 urteko gizonezko bat da, eta gaur, asteartea, eguerdian gau eta eguneko epailearen aurrera eraman dute.