Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

17_0107-eu

Tolosa, bi atxilotu “speed” drogaren jabe zirela

Prentsa bulegoa

2017-02-02

Oriako Ertzain-etxeko agenteek 23 eta 19 urteko bi gazte atxilotu zituzten bart, substantzia sorgorgarrien trafikoaren ustezko delitua leporatuta. Furgoneta baten miaketa prebentiboan, ertzainek 25 gramo “speed” inguru konfiskatu zituzten, baita marihuana-kukuluak eta doitasun-balantza bat ere.

Herritarren babeserako zeregin prebentiboak egiten ari zen patruila batek furgoneta bat ikusi zuen Usabal industria-poligonoan 21:35ean. Bi pertsona ikusi zituzten furgoneta barruan. Ibilgailuko okupatzaileetako bat furgonetatik jaitsi, eta objektu bat utzi zuen furgonetaren atzealdearen azpian. Agenteek susmo txarra hartu zioten.

Bi pertsona horiengana hurbildu ziren, eta horiek identifikatzeari eta bidezko egiaztapenak egiteari ekin zioten. Une horretan, agente batek furgonetaren azpian begiratu, eta substantzia bat zuten hiru bilkin ikusi zuen —itxuraz, “speed” droga zen—. Era berean, atzeko eskuinaldeko gurpilaren barrualdean doitasun-balantza bat aurkitu zuten ezkutatuta.

Ondoren, ibilgailuaren barrualdea miatu, eta, bertan, marihuana poltsa bat aurkitu zuten. Ebidentzia horien aurrean, ertzainek bi gazteak atxilotu zituzten, osasun publikoaren kontrako ustezko delituaren akusaziopean. Bi atxilotuak epailearen aurrera eraman dituzte gaur.