Cabecera contenido seccion noticias
Eduki publikatzailea
Atxilotua Bilboko jolas-areto batean indarkeria erabiliz lapurreta egiteagatik
2018-10-17
Ertzaintzak 27 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo goizean Bilbon, erdiguneko jolas-areto batean telefono mugikor bat eta dirua lapurtzen inplikatuta egoteagatik.
Joan den larunbatean, gauerdian, gertatu zen Bizkaiko hiriburuko Gran Vía kalean dagoen establezimendu batean. Lokalaren arduraduna barra atzean zegoela, bizkarra eman zuen une batean bi bezerok lepotik heldu eta labana batekin mehatxu egin zioten. Kutxa erregistratzailea zabaltzeko eskatu ondoren, dirua eta telefono mugikor bat hartu eta korrika ihes egin zuten.
Atzo goizean lapurretako bat enpresa beraren beste jolas-areto batera itzuli zen, eta langileak erne zeudenez, Ertzaintzara deitu zuten ikusi zutenean. Establezimendura hurbildu ziren agenteek handik laster atxilotu zuten susmagarria indarkeria eta beldurra erabiliz lapurreta egitea leporatuta.
Ertzaintzak ikertzen jarraitzen du lapurretan parte hartu zuen bigarren gizonezkoa aurkitzeko.
Jarrai gaitzazu Twitterren
@ertzaintzaEJGV