Cabecera contenido seccion noticias
Eduki publikatzailea
Atxilotua, Bilboko jantzi-denda batean lapurreta egiten saiatu ondoren
2019-11-20
Ertzainek gizonezko bat atxilotu dute goizaldean, Bilboko Santutxu auzoko merkataritza-establezimendu batean lapurreta egitea leporatuta. Patruila batek establezimenduko biltegian harrapatu du ustezko lapurra.
Lapurreta-ahalegina gaur, asteazkena, goizaldeko hiruak laurden gutxietan gertatu da Bizkaiko hiriburuko Santutxu auzoan. Dei baten bidez eman dute jakitera dirudienez lapurretan ari zirela jantzi-denda batean. Bertara hurbildu diren Ertzaintzako baliabideek bizikleta bat ikusi dute merkataritza-establezimenduaren ondoan, eta bertako ateak behartuta eta zabalik zeudela konturatu dira.
Patruila barrura sartu da, eta pertsona bat aurkitu du biltegian jantzi batzuk manipulatzen. Agenteek identifikatu egin dute susmagarria, eta arrastatzea erabaki dute kutxa erregistratzailea ere behartuta zegoela egiaztatu ondoren.
Polizia-aurrekariak dituen atxilotuak 19 urte ditu, eta Ertzaintzaren egoitzara eraman dute dagozkion polizia-eginbideak irekitzeko. Behin horiek amaitu ondoren, datozen orduotan eramango dute epailearen aurrera.
Jarrai gaitzazu Twitter bidez
@ertzaintzaEJGV