Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

19_1310-eu

Gasteizen gazte bat atxilotu dute emakume bati telefono mugikorra lapurtu ondoren

Prentsa bulegoa

2019-11-27

Ertzainek 16 urteko adingabe bat atxilotu zuten atzo arratsaldean Gasteizen, indarkeria erabiliz lapurreta egitea leporatuta. Atxilotuak telefono mugikorra lapurtu zion emakumezko bati kalean, besoan jo ondoren.

 

 

Atzo arratsaldeko bostak aldera, Gasteizko Alfontso XI.aren Kalera joateko eskatu zioten Ertzaintzaren herritarren babeserako patruila bati, emakume bati telefono mugikorra lapurtu ziotela eta.

Agenteak berehala hurbildu ziren adierazitako lekura, eta biktimarekin harremanetan jarri ondoren jakin ahal izan zuten gazteak besoan jo zuela eta oreka galarazi ziola, eta une horretaz baliatuz erabiltzen ari zen telefono mugikorra kendu eta ihes egin zuela.

Handik minutu batzuetara aurkitu zuten ertzainek ustezko lapurraren deskribapen fisikoarekin bat zetorren gaztea, eta identifikatu ondoren lapurtutako telefono mugikorra aurkitu zioten.

Agenteek, beraz, atxilotu egin zuten indarkeria erabiliz lapurreta egiteagatik.

Atxilotua aske geratu zen beharrezko polizia-izapideak egin ondoren, eta bere tutorearen esku utzi zuten.