Cabecera contenido seccion noticias
Eduki publikatzailea
Irunen atxilotu dute, farmazia batean dirua lapurtu ondoren
2019-12-26
Ertzainek 53 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo arratsaldean, farmazia batean, bertako langileak labana batekin mehatxatu ondoren, dirua lapurtzea leporatuta.
Atzo arratsaldeko zazpiak hogei gutxi aldera, Ertzaintzaren herritarren babeserako patruila bati jakitera eman zioten beldurra erabiliz lapurreta egin zutela Irungo farmazia batean.
Ertzainak berehala hurbildu ziren adierazitako lekura, eta, bi langileak identifikatu ondoren, agenteek jakin ahal izan zuten gizonezko bat farmazian sartu zela eta labana handi batekin mehatxatu zituela, eta kutxa erregistratzaileko dirua hartuta berehala alde egin zuela.
Agenteak, lapurraren deskribapen fisikoan oinarrituta, bere bila hasi ziren, eta Alzukaitz kalean aurkitu eta atxilotu zuten, beldurra erabiliz lapurreta egitea leporatuta, eta, ondoren, polizia-egoitzara eraman zuten.
Dagokion salaketaren bidez jakin ahal izan denez, gizonezkoak 300 euro inguru lapurtu zituen.
Arrastatuak polizia-aurrekariak ditu, eta atzo bertan eraman zuten Irungo Guardiako Epaitegiko epailearen aurrera.
Jarrai gaitzazu Twitter bidez
@ertzaintzaEJGV