Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

20_0019-eu

Bilbon indarkeria erabiliz egindako lapurretan inplikatutako hirugarren gizonezko bat atxilotu dute

Prentsa bulegoa

2020-01-09

Ertzaintzak atzo arratsaldean atxilotu zuen abenduaren 26ko goizaldean Bilbo Zaharrean bortxaz egindako lapurretan parte hartu zuen hirugarren gizonezko bat. Lapurrek kristalezko botilak bota zizkieten biktimei, lapurreta gertatutako lekutik alde egin nahian ari zirenean.

 

Eguberri hurrengo egunean, goizaldean, gertatu zen Bilboko San Frantzisko auzoan. Jakin ahal izan denez, adierazitako kaletik oinez zihoazen bi herritarri bost gizonezko hurbildu zitzaizkien, eta horietako batek ostikoa eman eta diru-zorroa kendu zion biktimetako bati. Lapurrek sortu zuten egoera beldurgarriaren aurrean, biktimak ihes egiten saiatu ziren, eta lapurrek bota zizkieten kristalezko botilek buruan jo zituzten.
Ertzaintzari gertatutakoaren berri eman ziotenean hurbildu ziren baliabideek lapurretan parte hartu zuten bi pertsona atxilotu zituzten eta lapurtutako diru-zorroa berreskuratu zuten, delituaren frogak desagerrarazteko edukiontzi batera bota baitzuten. Bien bitartean, biktimak osasun-zentro batean artatu behar izan zituzten, lapurrek bota zizkieten botilek buruan zauriak egin baitzizkieten. Ertzaintzak zabalik utzi zuen ikerketa, inplikatutako gainerako gizonezkoak identifikatzeko, eta atzo arratsaldean atxilotu zuen beste bat Bilbon.

 

Jarrai gaitzazu Twitter bidez

@ertzaintzaEJGV