Cabecera contenido seccion noticias
Eduki publikatzailea
Zallan atxilotu dute adingabe baten aurkako sexu-erasoagatik
Prentsa bulegoa
2020-07-11
Ertzaintzak 43 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo Zallan, sexu-askatasunaren aurkako delitua leporatuta.
Erasoa joan den astelehenean gertatu zen Bizkaiko Zalla herrian. Ustezko erasotzaileak, biktimaren amaren bikotekideak, adingabearekiko hurbiltasunaz baliatuz, leku bazter batera eraman zuen eta bertan egin zuen delitua. Biktimak atzo, ostirala, goizaldean, eman zion gertatutakoaren berri familiari, eta Ertzaintzaren aurrean salatu ondoren, patruilak arrastatu egin zuen ustezko erasotzailea, sexu-askatasunaren aurkako delitua leporatuta.
Arrastatuak polizia-aurrekari ugari ditu, eta atzo arratsaldean eraman zuten epailearen aurrera. Guardiako epailearen aurrean deklaratu ondoren, honek aske utzi du karguak leporatuta.