Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

21_0698 Lau pertsona atxilotu dituzte goizaldean Eibarren gertatu diren desordena publikoetan

Lau pertsona atxilotu dituzte goizaldean Eibarren gertatu diren desordena publikoetan

Servicio de prensa

2021-09-25

Ertzaintzak goizaldean pertsona bat atxilotu du Eibarren, borroka baten ondoren, agintaritzaren agenteen aurkako atentatuagatik. Gertaera horren ostean gertatu diren desordena publikoetan beste hiru pertsona atxilotu dituzte. Bestalde, goizaldean Bilbon objektuak bota dizkiete Udaltzaingoari eta Ertzaintzari María Díaz de Haro eta Poza Lizentziatuaren kaleen ingurua husten hasi direnean.

Goizaldeko ordu biak aldera, Ertzaintzak jakin du pertsona batzuk borrokan ari zirela Eibarko Ego-Gain kalean. Lekura agertu diren polizia-dotazioek borrokan inplikatuta zeuden pertsonak identifikatu dituzte. Horietako batek, 27 urteko gizonezkoak, ertzainetako bat jo du eta ihes egiteko ahalegina egin du, baina mendean hartu eta atxilotu egin dute agintaritzaren agenteen aurkako atentatua leporatuta. Gaztea atxilotzen ari zirenean, 100 bat pertsona hurbildu dira eta agenteei agiraka egiten eta objektuak botatzen hasi dira. Une horretatik aurrera sortu diren desordena publikoetan 27, 28 eta 39 urteko hiru gizonezko atxilotu dituzte agintaritzaren agenteen aurkako atentatuagatik.

Desordenak Bilbon

Goizaldeko hiruak eta hogei aldera, Bilboko Udaltzaingoa María Díaz de Haro eta Poza Lizentziatuaren kaleak husten hasi da ostalaritza-lokalak ixteko udal-araudiari jarraituz, eta Ertzaintzak zeregin horietan lagundu du. Horretan ari zirenean, hainbat pertsonak agenteei botilak eta objektuak bota dizkiete, baina, hala ere, istiluetan inor ez dute atxilotu.