Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

22_0141 Barakaldon gidari bat atxilotu dute atzetik segi ondoren, eta lapurtutakoa zen furgonetarekin agenteak jotzen saiatu zen

Barakaldon gidari bat atxilotu dute atzetik segi ondoren, eta lapurtutakoa zen furgonetarekin agenteak jotzen saiatu zen

Servicio de prensa

2022-03-01

Ertzaintzako agenteek, Bilboko udaltzainen laguntzaz, 35 urteko gizon bat atxilotu dute bart gauean, motordun ibilgailua erabiltzeko lapurtzea eta agintaritzaren agenteen aurkako atentatua leporatuta. Inplikatua zibarena egiten ari zen lapurtutako ibilgailu batekin Barakaldoko erdigunean, eta abiadura handian ihes egiten saiatu zen errepideko gainerako erabiltzaileak arriskuan jarrita.

Atzo, astelehena, 22:30ean, Barakaldoko Basamortuaren plazan zeuden oinezko batzuek Ertzaintzari jakinarazi zioten Citroen Berlingo bat derrapatzen ari zela. Lekura agertu ziren agenteek furgoneta ikusi zutenean, patruila-autoaren argi eta soinu seinaleak aktibatu zituzten geldiarazteko aginduz. Gidariak ez zien jaramonik egin ertzainen aginduei, eta abiadura handian ihes egin zuen herriko oinezkoen kaleetatik, semaforoak gelditu gabe pasatuz eta zirkulazio-noranzkoak errespetatu gabe.

Arau-hausleak Bilborantz jarraitu zuen ihesi, bidean polizia-autoa jotzen ere saiatu zen eta, azkenean, Ertzaintzaren eta Bilboko Udaltzaingoaren patruilek geldiarazi zuten, horien kontra jotzen ere saiatu ondoren.

Agenteek egiaztatu zutenez, inplikatutako furgoneta lapurtutakoa zen, eta gidaria agintaritzaren agenteen aurkako atentatua eta motordun ibilgailua erabiltzeko lapurtzea leporatuta atxilotu zuten, beraz.

Atxilotua polizia-egoitzara eraman zuten zegozkion eginbideak hasteko, eta espero dute gaur egunean zehar jartzea agintari judizialaren eskuetan Barakaldoko Guardiako Epaitegian.

Jaitsi erantsitako dokumentua