Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

22_0169 Bastidan, gertatu den trafiko-istripu batean, hainbat ibilgailuren arteko talkaren ondoren

EAEn 20:00ak arte erregistratutako zirkulazio-istripuetako biktimen balantzea

Lau zauritu N-124an, Bastidan, gertatu den trafiko-istripu batean, hainbat ibilgailuren arteko talkaren ondoren

Servicio de prensa

2022-03-12

Lau pertsona zauritu dira gaur, larunbata, Euskadiko errepideetan gertatu den istripurik aipagarrienean. Istripua N-124an, Arabako Bastida herrian, gertatu da, lau autoren arteko talkaren ondoren. Bestalde, bi motozale larri zauritu dira Bizkain, Ondarroan, eta Gipuzkoan, Mutrikun, erregistratu diren bi trafiko-istriputan.

Zirkulazio-istripurik aipagarriena 17:55 aldera gertatu da N-124 errepidean, Bastidan. Ordu horretan, eta Ertzaintzak oraindik argitu ez dituen eta ikertzen ari den arrazoiak tarteko, lau ibilgailuk talka egin dute Kontxak tunelaren inguruan, Logro├▒orako noranzkoan. Kolpe handiaren ondorioz, lau pertsona zauritu dira. Istripuaren ondorioz ilara luzeak sortu dira, eta Ertzaintzak bideratu du zirkulazioa zauritu guztiak eraman eta bidea garbitu arte.

Lehenengo istripua 15:00ak aldera gertatu da Ondarroan (Bizkaia), Markinarako noranzkoan, motozikleta bat bidetik atera denean. Zaurien ondorioz motor-gidaria, 29 urtekoa, Gurutzetako ospitalera eraman dute larri zaurituta.

Bestalde, beste motor-gidari bat zauritu da Gi-638 errepidean, Mutrikuko udal barrutian (Gipuzkoa) auto batekin talka egin ondoren. Istripua 16:30ean gertatu da, bi ibilgailuek talka egin ondoren. Kolpearen ondorioz, motozikletaren gidaria ospitalera eraman dute zauri larriekin.

Horiek izan dira Ertzaintzak gaur, larunbata, arratsaldeko zortziak arte Euskal Autonomia Erkidegoko errepideetan erregistratu dituen hiru trafiko-istripurik aipagarrienak.