Cabecera contenido seccion noticias
Eduki publikatzailea

Irungo bi etxebizitzatan lapurreta egiteagatik atxilotu dute
2022-03-17
Ertzaintzako agenteek gizonezko bat atxilotu dute goizaldean Irungo bi etxebizitzatan lapurreta egitea leporatuta. Arrastatua hogei bat aldiz atxilotu izan dute azken urteotan, Ertzaintzarekin duen historiaren arabera.
Goizaldeko ordu bat eta hogei aldera, alarma-zentral batek Ertzaintza ohartarazi du, Irungo erdialdeko etxebizitza batean intrusio-alarma aktibatu dela eta. Lekura agertu diren patruilek gizon bat ikusi dute higiezina inguratzen duen hesiaren gainetik jauzi egiten, eta atzetik jarraitu ondoren handik laster harrapatu dute. Susmagarriak, dirudienez, lapurtutakoak ziren hainbat objektu zeramatzan.
Lapurreta gertatu den eraikina aztertu dutenean, bi etxebizitzatako atea hautsita eta barruan dena hankaz gora aurkitu dute.
Atxilotua, 33 urteko gizona, hogei aldiz atxilotu izan du Ertzaintzak 2020tik jabetzaren eta pertsonen aurkako delituengatik.