Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

22_0204 Donostia, bi atxilotu indarkeria eta beldurra erabiliz lapurreta egiteagatik eta agenteen aurkako atentatuagatik

Donostia, bi atxilotu indarkeria eta beldurra erabiliz lapurreta egiteagatik eta agenteen aurkako atentatuagatik

Servicio de prensa

2022-03-22

Ertzainek 35 eta 36 urteko bi gizon atxilotu zituzten atzo, astelehena, goizean Donostian, oinezko bati indarrez tira eginez eta kuter batekin mehatxatuz katea lapurtzea leporatuta. Horietako batek gogor aurre egin zien agenteei, eta jo ere egin zituen.

Atzo goizeko hamaikak baino lehentxeago, poliziaren laguntza eskatu zuten Gros auzoan, dirudienez emakume bati lapurreta egin baitzioten. Inguruan zaintza-lanetan ari zen herritarren babeserako patruila bat agertu zen adierazitako kalera, eta hainbat pertsona gizonezko batekin indarka eta hura atxiki nahian ari zirela ikusi zuen. Susmagarria identifikatu egin zuten, eta egiaztatu ahal izan zuten lehentxeago kuter batekin mehatxatuz oinezko bati katea kendu ziola indarrez tira eginda.

Gertaeraren lekukoek, horien artean zerbitzuz kanpo zeuden ertzain batzuek, adierazi zutenez, lapurrak laguntzaile bat izan zuen eta bertan zegoen, eta identifikatzen saiatu zirenean, ez zien agenteen jarraibideei jaramonik egin eta bortxaz aurre egin zien eta jotzen ere saiatu zen.

Beharrezko frogaketak egin ondoren, bi susmagarriak atxilotu zituzten indarkeria eta beldurra erabiliz lapurreta egitea eta agenteen aurkako atentatua leporatuta. Gero polizia-egoitzara eraman zituzten beharrezko izapideak egiteko, agintari judizialaren eskuetan jarri aurretik.