Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

22_0231 Espetxera eraman dute Barakaldon eta Sestaon emakumeen aurka egindako zazpi eraso leporatuta Ertzaintzak atxilotutako sexu-delitugilea

Espetxera eraman dute Barakaldon eta Sestaon emakumeen aurka egindako zazpi eraso leporatuta Ertzaintzak atxilotutako sexu-delitugilea

Servicio de prensa

2022-03-30

Ertzainek 34 urteko gizon bat atxilotu zuten herenegun, asteartea, Barakaldon joan den igandean emakume bati egindako sexu-erasoa leporatuta, eta, gainera, arma zuri batekin ere mehatxatu zuen. Arrastatuak aurrekari ugari ditu sexu-askatasunaren aurkako delituetan inplikatuta egoteagatik, bai eta ondarearen aurkako delituengatik eta lesio-delituengatik ere, eta atzo agintari judizialaren eskuetan jarri zuten eta honek espetxean sartzeko agindua eman zuen.

Joan den igandean emakume batek Barakaldon salatu zuen gizon batek egindako sexu-abusuen biktima izan zela eta, gainera, labana batekin mehatxatu zuela. Gertatutakoaren berri izan ondoren egindako ikerketaren ondorioz identifikatu zuten delitugilea, eta azken hilabeteotan inguruan egindako antzeko hainbat delitutan inplikatuta egongo litzatekeen sexu-delitugilea zela jakin zuten.

Horren aurrean, berehala ezarri zuten bilaketa-dispositibo bat susmagarria aurkitzeko, eta herenegun, asteartea, atxilotu zuten. Arrastatuari azken lau hilabeteotan sexu-askatasunaren aurka egindako zazpi delitu, horietako bost Barakaldon eta bi Sestaon, leporatzen dizkiote, guztira.

Kasu guztietan modus operandi bera jarraitzen zuen, eta kalean eta egun argitan hurbiltzen zen biktimengana, eta horietako bakarren bat adingabea da, sexu-ukituak egiteko asmoz. Salatzaileetakoren batek delitugileari aurre egin zion, eta honek oso jarrera oldarkorra hartu zuen bai biktimaren aurrean bai harekin zeuden pertsonen aurrean.

Gizona aurretik ere atxilotu izan dute sexu-delituengatik, eta hogeita bost bat aldiz atxilotu du Ertzaintzak beste era bateko delituetan inplikatuta egoteagatik, horien artean dauden mehatxuak, ebasketak, erasoak eta indarkeria erabiliz egindako lapurretak, horietako gehienak Bizkaiko aipatutako herrietan egindakoak.

Polizia-egoitzan dagozkion eginbideak amaitu ondoren, arrastatua atzo, asteazkena, jarri zuten agintari judizialaren eskuetan, eta honek Basauriko espetxera eramateko agindua eman zuen.

Jaitsi erantsitako dokumentua

Jaitsi erantsitako dokumentua