Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

22_0236 Bilbon atxilotu dute igogailu batean emakume baten aurka egindako sexu-abusuagatik

Bilbon atxilotu dute igogailu batean emakume baten aurka egindako sexu-abusuagatik

Servicio de prensa

2022-03-31

Ertzainek, Bilboko Udaltzaingoaren laguntzaz, 24 urteko gizon bat atxilotu dute sexu-askatasunaren aurkako ustezko delitu batengatik.

Herritarrek egindako abisuen bidez jakin zuten Udaltzaingoak eta Ertzaintzak gizon bat behin baino gehiagotan kalean emakumeei hurbildu zitzaiela, eta hauek jazarriak sentitu zirela. Kasu guztiak Bilbo kanpoaldean, Masustegi auzoan gertatu ziren.

Bi polizien arteko koordinazioari esker atzo, asteazkena, atxilotu zuten susmagarria, martxoaren erdialdera inguruko igogailu publiko batean gertatutakoaren berri izan ondoren, gizonak emakume bati indarrez eutsi baitzion.

Arrastatutako gizona Bilboko Guardiako Epaitegiaren eskuetan jarri dute.