Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

22_0249 Irun, Ertzaintzak lan-jardunaldi bat antolatu du emakumeen aurkako indarkeriaren gaia hobeto koordinatzeko

Irun, Ertzaintzak lan-jardunaldi bat antolatu du emakumeen aurkako indarkeriaren gaia hobeto koordinatzeko

Prentsa Zerbitzua

2022-04-05

Irungo Justizia Jauregian erakundeen arteko koordinazio-bilera bat egin dute Ertzaintzak deituta, eta etxeko indarkeriaren eta genero-indarkeriaren arloan lanean ari diren Irungo eta Hondarribiko erakunde publikoak arazo honen inguruan egiten ari diren lana bateratu dute.

Biktimaren arreta hobetzeko bileran hainbat esperientzia jarri dituzte mahai gainean, eta lehenengo aztergaia aipatutako bi herri horietan dauden zailtasun espezifikoak izan dira; izan ere, bi herri mugakide izanik, mugaz beste aldeko kasuak eta bertatik igarotzen ari diren pertsonenak jasotzeaz gainera, Nafarroarekin ere koordinatuta jarduten dute, bi herri horietako osasun-zentroetan Nafarroako Bortzirietako bizilagunak ere artatzen baitituzte.

Herritarrei arreta emateko hainbat zerbitzu direnez, emakumeen aurkako indarkeria-kasuak artatzean erakundeek aurre egin behar izaten dieten zailtasunekin lotutako gaiak aztertu dituzte. Besteak beste, honako gaiak bateratu dituzte: protokolo ezberdinak, indarkeria bikarioa jasaten duten adingabeei erakundeek ematen dieten tratua, epaitegietako erreferentziako irudiak, larrialdietako mediku-zerbitzuen balorazioa eta koordinazioa, biktimari arreta emateko gizarte-zerbitzuek egiten duten lana eta delitu-ekintza horien prebentziorako analisi akademikoa.

Hauek dira jardunaldian parte hartu dutenak:

-Ane Fadrique, Irungo Genero Indarkeriaren arloko Epaitegiko epailea.

-Natalia Pérez eta María José Domínguez, Irungo Gizarte Zerbitzuetako genero-indarkeriaren arloko erreferentziako koordinatzailea eta gizarte-langilea.

-Xabier Ruiz de Azua, Hondarribiko Gizarte Zerbitzuetako genero-indarkeriaren arloko koordinatzailea eta arduraduna.

-Ainhoa Solla, Osakidetzako larrialdietako medikua eta genero-indarkeriaren arloko erreferentea; eta Amaia Biain, Osakidetzako larrialdietako erizaintzako laguntzailea.

-Eider Oregui, UPV/EHUko Hezkuntza Fakultateko dekanordea eta Hezkuntza Fakultateko irakasle ikertzailea.

- Joana Miguelena, abegi-etxeetako boluntario-programen koordinatzailea eta UPV/EHUko Hezkuntza Fakultateko irakasle ikertzailea.

-Candy Navarro, Irungo Ertzain-etxeko genero-indarkeriaren arloko ertzaina.

-Iñigo Bengoetxea, Irungo Ertzain-etxeko Herritarren Segurtasunaren ataleko burua eta genero-indarkeriaren arloko arduraduna.