Cabecera contenido seccion noticias
Eduki publikatzailea

Lezon atxilotu dute autoan haxixa eta dirua hartuta zihoala
2022-04-06
Ertzainek 50 urteko gizon bat atxilotu dute Lezon, trafikoko kontrol batean hamabi tabletatan banatuta kilo bat haxix atzeman ondoren.
Atzo eguerdiko hamabi eta erdietan, Lezon, GI-2638 errepidean, gerrikoaren eta kaskoaren erabilpenaren prebentzio-kontrol baten barruan trafikoko kontrol batean zegoen Ertzaintzaren patruila batek ikusi zuen auto baten gidariak ez ziela jaramonik egin autoa gelditzeko agenteek emandako jarraibideei.
Ertzainek berehala adierazi zioten kontrolean sartzeko, eta identifikatu zutenean marihuana usaina hartu zuten. Horren aurrean, agenteek autoa miatu zuten, eta plastikozko poltsa batean 955 gramo haxix aurkitu zituzten tabletatan banatuta, bai eta kontrabandoko 10 tabako-pakete ere. Jaka poltsikoan, berriz, 680 euro aurkitu zizkioten billetetan banatuta.
Horren aurrean, patruilako agenteek atxilotu egin zuten gizona droga-trafikoa leporatuta.
Atxilotuak polizia-aurrekariak ditu, eta goizean zehar jarriko dute agintari judizialaren eskuetan Donostiako Guardiako Epaitegian.