Cabecera contenido seccion noticias
Eduki publikatzailea
22_0259 Ertzaintzak banketxeen lekua hartzen duten iruzurrezko SMS bidez egiten den iruzurraz ohartarazi nahi ditu berriz ere herritarrak

Ertzaintzak banketxeen lekua hartzen duten iruzurrezko SMS bidez egiten den iruzurraz ohartarazi nahi ditu berriz ere herritarrak
2022-04-08
Ertzaintzak jakin du, herritarren laguntzari esker, Euskadiko herritarrek banketxe baten identitatea ordezkatzen duen iruzurrezko SMS bat jaso dutela telefono mugikorretan, iruzurraren bidez diru-transferentzia bat egin ahal izateko Bizum aplikazioaren bitartez.
Iruzurra hasten da banketxeko bezeroak SMS bat jasotzen duenean baimendu gabeko gailu bat bere online kontura konektatu dela eta, ezagutzen ez badu, ustezko banketxearen link batean sar dadila ohartaraziz. Esteka horretan klikatzean, bezeroak dei bat jasotzen du banketxea dela simulatzen duen telefono-zenbaki batetik, eta ustezko arazoa konpontzeko kodeak eskatzen dizkio, nahiz eta berez bezeroak kodeak ematen dizkion Bizum bidez transferentzia egiaztatzeko.
ERA HORRETAKO IRUZURREN AURREAN BABESTEKO OINARRIZKO NEURRIAK:
-Inoiz ez sartu ustezko banketxeetatik SMS, WatsApp edo posta elektroniko bidez iristen diren esteketan.
-Banketxeek inoiz ez dizute eskatuko link batean sartzeko zure kontuen segurtasuna berriz ezartzeko.
-Halako mezu bat jasotzen duzunean, oso garrantzitsua da banketxearekin telefonoz harremanetan jartzea benetakoa den egiaztatzeko, aldez aurretik zenbakia egiaztatu ondoren.
-Halako mezu bat iristen zaizunean salaketarik jarri nahi ez baduzu, komeni da Ertzaintzari eta dagokion banketxeari jakinaraztea prebentzio-neurriak har ditzan.
-Inoiz ez birbidali plataformetatik telefonoan jasotako kodeak; izan ere, transferentziak osatzeko delitugileek behar duten bigarren autentifikazio-datua dira.
-Gauza bera gerta liteke watsApp kontuekin, modu horretara lapurtu baititzakete.
-Inoiz ez bidali agirien kopiarik ezezagunei; izan ere, beste identitate faltsu batzuk sortzeko, bankuko kontuak irekitzeko, kredituak eskatzeko, telefoniako kontratuak izenpetzeko eta beste hainbat gauzatarako erabil ditzakete.