Cabecera contenido seccion noticias
Eduki publikatzailea

Ibarran gizon bat hil da eta beste bat zauritu da auto batek harrapatuta
2022-04-15
Gizon bat hil da eta beste bat arin zauritu da gaur eguerdian Ibarran, Gipuzkoan, gertatu den istripu batean. Dirudienez, auto batek bi pertsona harrapatu ditu Ertzaintza ikertzen ari den inguruabarrak tarteko.
Gaur eguerdiko ordu bi eta erdietan gertatu da Gi-2130 errepidean, Ibarrako udal-barrutian. Oraindik argitu ez dituzten inguruabarrak tarteko, auto batek gurpildun aulkian zihoan gizon bat eta honen laguntzailea harrapatu ditu, eta lehenengoa larri zaurituta geratu da.
Patruilek eta osasun-zerbitzuek suspertzeko maniobrak egin dizkioten arren, ezin izan diote bizia salbatu 54 urteko gizonari. Hildakoaren laguntzailea arin zaurituta geratu da kolpearen ondorioz, eta lekuan bertan eman diote lehenengo laguntza eta gero osasun-zentro batera eraman dute.
Ertzaintzak ikerketa jarri du abian zoritxarreko gertaeraren arrazoiak argitzeko.