Cabecera contenido seccion noticias
Eduki publikatzailea

Bilbon atxilotu dute emakume baten aurkako sexu-abusuengatik
2022-04-16
Ertzaintzak 47 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo eguerdian Bilbon, saltoki bateko saltzaile gazte baten aurkako sexu-abusuen delitua eta proposamen sexualak egitea leporatuta.
Atzo eguerdiko hamabiak aldera gertatu zen, emakume gaztea familiako negozio bat artatzen ari zenean. Bezero bat lokalean sartu eta saltzailearekin elkarrizketan hasi zen, eta halako batean proposamen sexualak egin zizkion eta bere borondatearen aurka sexu-ukituak egiten hasi zitzaion. Biktima hasieratik saiatu zen gizonari ihes egiten, eta familiarteko bati deitzea lortu zuenean gizona lokaletik irten zen.
Ertzaintzari gertatutakoaren berri eman ondoren, patruila bat agertu zen lekura, eta biktimak agenteei esan zien abusuen ustezko egilea denda inguruko banku batean eserita zegoela. Agenteek gizonarengana hurbildu eta atxilotu egin zuten sexu-askatasunaren aurkako delitu batengatik.