Cabecera contenido seccion noticias
Eduki publikatzailea
22_0294 Gasteizen lau adingabe atxilotu dituzte Ertzaintzak indarkeria erabiliz egindako hainbat lapurreta ikertu ondoren

Gasteizen lau adingabe atxilotu dituzte Ertzaintzak indarkeria erabiliz egindako hainbat lapurreta ikertu ondoren
2022-04-22
Ertzaintzak aste honetan lau adingabe atxilotu ditu, Gasteizko Alde Zaharrean indarkeria eta beldurra erabiliz egindako lapurreta batzuengatik ikertu ondoren.
Indarkeria eta beldurra erabiliz egindako lapurreten salaketak jaso zituenean atxilotu zituen Ertzaintzak lau gazteak. Adingabeek taldean egin zituzten delitu-egintza horiek Gasteizko hainbat auzotan, eta biktimak jo eta beldurtu egiten zituzten.
Lapurretak Aste Santuaren aurretik egin zituzten, eta Ertzaintzak ordutik ikerketa zabalik izan du gertaerak argitzeko. Lau adingabeak asteko egun ezberdinetan atxilotu dituzte.
Ertzaintza Arabako hiriburuko erdialdean jarduten duen adingabe talde baten inguruan egiten ari den ikerketaren esparruan egin dituzte atxiloketak.
Atxilotutako adingabeak aske utzi dituzte dagozkion polizia-eginbideak amaitutakoan, eta eginbide horiek Gasteizko Adingabeen Fiskaltzara bidali dituzte.