Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

22_0295 Usurbilen auto baten gidaria atxilotu dute droga-trafikoagatik

Usurbilen auto baten gidaria atxilotu dute droga-trafikoagatik

Servicio de prensa

2022-04-22

Ertzaintzak 21 urteko gazte bat atxilotu du bart gauean drogarekin trafikatzea leporatuta, gidatzen ari zen autoan estasia, haxixa, kokaina eta dirua aurkitu ondoren.

Atzo, osteguna, arratsaldeko zortziak aldera, Ertzaintzaren patruila batek auto bat geldiarazi zuen N-634 errepidean, Usurbilen, arau-hauste bat egin ondoren.

Agenteek autoa eta gidariaren eta bidaiarietako baten gauzak miatu zituzten, eta hamabi estasi pastilla, hiru haxix-zati eta kokaina poltsatxo bat aurkitu zituzten. Miaketan 1.450 euro ere aurkitu zituzten, ustez droga-salmentakoak, bai eta banakako dosiak prestatzeko film paperaren bi biribilki ere.

Horren aurrean, ertzainek gidaria atxilotu zuten droga-trafikoa leporatuta, eta polizia-egoitzara eraman zuten zegozkion eginbideak hasteko.

Atxilotua gaur goizean jarriko dute Donostiako Guardiako Epaitegiaren eskuetan.