Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

22_0309 Bi pertsona zauritu dira gaur eguerdian Barakaldon gertatu den zirkulazio-istripu batean

Trafiko-istripuen gaurko 18:00ak arteko balantzea

Bi pertsona zauritu dira gaur eguerdian Barakaldon gertatu den zirkulazio-istripu batean

Servicio de prensa

2022-04-27

Autoaren gidaria eta kopilotua Gurutzetako ospitalera eraman behar izan dituzte gaur eguerdian, A-8an, Barakaldon, Donostiarako noranzkoan, gertatu den istripuaren ondorioz. Auto bat bidetik atera eta irauli egin da, eta hiru kilometrora arteko ilarak sortu ditu. Ertzaintza istripuaren inguruabarrak ikertzen ari da.

Istripua gaur, asteazkena, eguerdiko hamabiak laurden gutxi aldera gertatu da, A-8 autobidean, Barakaldoko udal-barrutian eta Donostiarako noranzkoan, auto bat bidetik atera eta irauli denean. Istripuaren ondorioz, bigarren auto batek jo du istripua izan duen autoa, baina kalte materialak baino ez ditu izan.  

Bi zaurituak, 77 urteko emakume bat eta 76 urteko gizon bat, autoan harrapatuta geratu dira, eta suhiltzaileen laguntza behar izan da erreskatatzeko. Biak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte gero.

Hiru erreietako bi itxita egon dira arratsaldeko ordu bata arte, eta hiru kilometrora arteko ilarak sortu dira, beraz. Errepidea arratsaldeko ordu biak inguruan zabaldu da berriz zirkulaziorako.