Cabecera contenido seccion noticias
Eduki publikatzailea
22_0327 Ordizian bi gizon atxilotu dituzte homizidio-ahaleginagatik, beste gizonezko bati arma zuri batekin eraso egin ondoren

Ordizian bi gizon atxilotu dituzte homizidio-ahaleginagatik, beste gizonezko bati arma zuri batekin eraso egin ondoren
2022-05-02
Ertzaintzak 24 eta 28 urteko bi gizon atxilotu ditu Ordizian arma zuri batekin egindako erasoagatik homizidio-ahalegina leporatuta.
Atzo, igandea, Ertzaintzako baliabideak Ordiziara agertu ziren dirudienez arma zuri batekin pertsona bati eraso egin ziotela jakin ondoren. Adierazitako lekura iritsi zen patruilak albo batean eta garondo inguruan ustez arma zuri batekin egindako zauriak zituen gizon bat aurkitu zuen.
Lesioen larritasuna ikusita, agenteek zauriak itxi behar izan zizkioten anbulantzia bat iritsi bitartean, eta bizia arriskuan ez zuen biktima egonkortu ondoren Zumarragako ospitalera eraman zuten.
Gertatutakoari buruzko informazio guztia bildu ondoren, agente jarduleek erasoa gertatu zen lekua eta inguruak miatu zituzten, gertakarietan inplikatutako pertsonen eta ibilgailuen bila. Ikerketaren ondorioz jakin ahal izan zuten bi pertsona zeudela inplikatuta, eta handik laster atxilotu zituzten homizidio-ahalegina leporatuta.
Bi atxilotuek substantzia sorgorgarrien banaketarekin zerikusia duten polizia-aurrekariak dituzte, eta Ertzaintzaren egoitzara eraman zituzten dagozkion polizia-eginbideak hasteko.
Aurreikusten da bi atxilotuak gaur egunean zehar jarriko dituztela agintari judizialaren eskuetan Tolosako Guardiako Epaitegian.