Cabecera contenido seccion noticias
Eduki publikatzailea

Gasteizen gazte bat atxilotu dute sexu-eraso batekin lotuta
Servicio de prensa
2022-05-03
Ertzaintzak 20 urteko gizonezko bat atxilotu du, joan den asteburuan Gasteizen gertatutako ustezko sexu-eraso batekin zerikusia izateagatik
Ertzaintzak atzo gazte bat atxilotu zuen igande goizean Arabako hiriburuko Santa Luzia auzoan ustez gertatutako sexu-eraso batekin zerikusia izateagatik.
Gertaeren berri Ertzain-etxean jarritako salaketa baten bidez izan ondoren, Ertzaintzak dagokion ikerketa jarri zuen abian, eta horren ondorioz atxilotu zuten gaztea. Gertaerak argitzeko dagozkion eginbideak bete ondoren, horiek Gasteizko Guardiako Epaitegira bidali dituzte.