Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

22_0346 Gasteizen atxilotu dute botila batekin pertsona bat aurpegian jotzeagatik

Gasteizen atxilotu dute botila batekin pertsona bat aurpegian jotzeagatik

Servicio de prensa

2022-05-08

Ertzaintzako agenteek gazte bat atxilotu dute goizaldean Gasteizen, lesio-delitu bat leporatuta. Arrastatuak, liskarrean ari zirenean, gizonezko bat jo du botila batekin eta zauriak egin dizkio.

Goizaldeko bostak eta hamar aldera, Antso Jakitunaren kale inguruan zihoan polizia-dotazio batek ostalaritza-establezimendu baten kanpoaldean gizon bat ikusi du aurpegian eta lepoan zituen zaurietatik odola dariola. Horren aurrean, anbulantzia bat eskatu du zauritua artatzeko.

Bien bitartean, biktimak agenteei esan die gizonezko batek jo duela kristalezko botila batekin. Ustezko erasotzailea handik metro gutxi batzuetara zegoen, eta odol-orbainak zituen kamisetan eta odola zerion zauri bat eskuan. Polizia ikusi duenean, susmagarria ihes egiten saiatu da, baina berehala atzeman eta atxilotu dute.

Azkenean, biktima eta erasotzailea ospitalera eraman dituzte mediku-arreta jasotzeko.

Arrastatua, 21 urteko gaztea, agintari judizialaren eskuetan jarriko dute dagozkion eginbideak amaitu ondoren.