Cabecera contenido seccion noticias
Eduki publikatzailea

Bilbon atxilotu dute saltoki batetik hiru bizikleta lapurtzen saiatzen ari zenean
2022-05-11
Ertzainek 46 urteko gizon bat atxilotu dute goizaldean Bilbon, lapurreta egiten ahalegintzea leporatuta. Kale-jantzian zebilen patruila batek “in fraganti” harrapatu du lapurra bizikleta-denda bateko alarma aktibatu denean.
Goizaldeko ordu bi eta erdiak aldera, bereizgarririk gabeko Ertzaintzako herritarren babeserako patruila batek Bilboko denda bateko alarma entzun du. Lekura agertu denean, gizon bat aurkitu du hautsita zegoen dendako erakusleihotik bizikletak ateratzen. Bi bizikleta jada kanpoan zituen eta eskuetan hirugarren bat zuen. Ertzaintzako agente gisa identifikatu ondoren, atxilotu egin dute gizona, 46 urtekoa, indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta. Dirudienez, atxilotu duten gizonak ur-hargune bateko taparekin hautsi du dendako erakusleihoa.
Arrastatua polizia-egoitzara eraman dute, eta agintari judizialaren eskuetan jarri zain dago.