Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

22_0360 Zamudio, bi atxilotu enpresa batean lapurreta egiteagatik

Zamudio, bi atxilotu enpresa batean lapurreta egiteagatik

Servicio de prensa

2022-05-12

Ertzainek 30 eta 34 urteko bi gizon atxilotu zituzten atzo, asteazkena, goizaldean, Zamudioko industrialde bateko enpresa batean lapurreta egitea leporatuta. Lapurrak instalazioetatik zaku batean eta bi ontzitan brontzezko materiala hartuta ihesi zihoazenean harrapatu zituzten.

Atzo, asteazkena, goizaldeko ordu biak eta hamar inguruan, Ertzaintzan dei bat jaso zuten, Zamudioko Arteaga auzoan dagoen enpresa bateko intrusio-alarma aktibatu baitzen. Patruila batzuk berehala hurbildu ziren lekura, eta egiaztatu zuten ustezko lapurrak barruan zeudela, zaratak entzuten baitziren eta argi bat mugimenduan ikusten baitzen. Handik minutu batzuetara bi gizon barrutiko hesira hurbildu ziren, gainetik jauzi eginda irteteko asmoz, eta une horretan atzeman zituzten. Ustezko lapurrek brontzezko materiala zeramaten zaku batean eta bi ontzitan, eta eskalatuz lapurreta egitea leporatuta atxilotu zituzten.

Arrastatuak 30 eta 34 urteko bi gizonezko dira eta aurrekari ugari dituzte batez ere enpresatan egindako lapurretengatik, eta polizia-egoitzara eraman zituztenean agenteek egiaztatu zuten bilatzeko, atxilotzeko eta epaitegira eramateko agindu bana zituztela indarrean.

            Bestalde, atzo Trapagaranen beste lau gizonezko atxilotu zituzten inor ohartu gabe enpresa batetik belarra mozteko makina bat eta lorezaintzako haizagailu bat lapurtzeagatik. Arratsaldeko lauak aldera, Salcedillo auzoan, langile batzuek lau gizonezko ikusi zituzten materiala furgonetan batean sartu eta alde egiten. Ertzaintzaren herritarren segurtasunerako patruila batek geldiarazi zuen furgoneta Ortuellan, eta lapurtutako objektuak furgonetan zeudela egiaztatu ondoren, lau gizonak, 22 urtetik 29ra bitartekoak, atxilotu zituzten inor ohartu gabe lapurreta egitea leporatuta.