Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

22_0366 Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuak atzo arratsaldetik Iurretan desagertuta dagoen emakume baten bila ari dira

Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuak atzo arratsaldetik Iurretan desagertuta dagoen emakume baten bila ari dira

Servicio de prensa

2022-05-13

Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko Zuzendaritzako teknikari batek bilaketa-dispositibo bat mobilizatu zuen atzo, osteguna, arratsalde-gauean, desagerpenaren berri izan ondoren, 81 urteko emakumea aurkitzen saiatzeko.

Atzo abian jarri zen dispositiboa Iurretako Orozketa auzoan ari da emakumearen bila, eta Ertzaintzako Zaintza eta Erreskate Unitateko mendiko atala, txakurren unitatea eta herritarren segurtasunerako patruilak, suhiltzaileak, Gurutze Gorria, Elorrioko txakurren taldea eta udaltzaingoa mobilizatu dituzte bertara.

*** Argazkia erantsi da

Jaitsi erantsitako dokumentua