Cabecera contenido seccion noticias
Eduki publikatzailea

Onik aurkitu dute atzo arratsaldetik Iurretan desagertuta zegoen emakumea
2022-05-13
Gaur, ostirala, arratsaldeko lehenengo orduan aurkitu dute, itxuraz egoera fisiko onean, familiak desagertu egin zela jakinarazi ondoren atzo arratsalde-gauetik Iurretan bila ari ziren 81 urteko emakumea.
Operatiboa atzo gaueko hamarrak aldera jarri zen martxan, familiartekoek jakitera eman ondoren emakumea etxetik falta zela. Emakumearen bila Iurretako Orozketa auzoan hasi ziren, eta Larrialdiei Aurre Egiteko Zuzendaritzako teknikariak, operatiboaren arduradunak, Ertzaintzako baliabideak, horien artean Zaintza eta Erreskate Unitateko Mendiko Atala, Txakurren Unitatea eta herritarren segurtasunerako patruilak, suhiltzaileak, Gurutze Gorria, Elorrioko txakurren taldea eta udaltzaingoa mobilizatu zituen bertara.
Emakumearen bila goizaldean eta gaur, ostirala, goiz osoan zehar aritu dira, eta gaur arratsaldeko hiruak aldera aurkitu dute, itxuraz egoera onean. Lehenengo laguntza lekuan bertan eman diote osasun-langileek, eta ondoren Galdakaoko ospitalera eraman dute mediku-azterketa egitera.