Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

22_0379 Espetxera eraman dute joan den larunbatean Ortuellan izandako sexu-eraso baten egilea

Espetxera eraman dute joan den larunbatean Ortuellan izandako sexu-eraso baten egilea

Servicio de prensa

2022-05-16

Gaur arratsaldeko lehenengo orduan eraman dute Basauriko espetxera joan den larunbat goizaldean Ortuellan izandako sexu-erasoa leporatu dioten gizona.

Larunbatean, maiatzaren 14an, SOS DEIAK 112 zerbitzuan jaso zen dei baten bidez jakitera eman zuten emakume bati sexualki eraso egin ziotela Ortuellako jai-barrutian.

Lekura hurbildu ziren Ertzaintzako agenteek artatu zuten biktima, eta ondoren polizia-dispositibo bat ezarri zuten, Ortuellako Udaltzaingoaren laguntzaz, erasotzailea aurkitzeko. Susmagarria jai-barrutian bertan aurkitu eta arrastatu zuten.

Atxilotua gaur goizean jarri dute agintari judizialaren eskuetan, eta honek Basauriko espetxean sartzeko agindua eman du. Espetxeratzea gaur arratsaldeko lehenengo orduan egin da.