Cabecera contenido seccion noticias
Eduki publikatzailea
22_0380 Larrialdietako zerbitzuek Kolitza mendan istripua izan duen quad baten gidaria erreskatatu dute

Larrialdietako zerbitzuek Kolitza mendan istripua izan duen quad baten gidaria erreskatatu dute
2022-05-16
Gaur, astelehena, arratsaldean, Euskadiko larrialdietako zerbitzuak Balmasedara, Kolitza mendiko baso-bide batera, mobilizatu dituzte, istripua izan duen quad baten gidaria erreskatatzera, istripuaren ondorioz zaurituta geratu baita. Ertzaintzaren helikopteroa eta Zaintza eta Erreskate Unitateko Mendiko Ataleko agenteak hurbildu dira istripua gertatu den lekura, eta biktima erreskatatu eta Gurutzetako ospitalera eraman dute.
Gaur arratsaldeko seiak aldera, SOS Deiak 112 Larrialdiak Koordinatzeko Zerbitzuari jakinarazi diote quad batek istripua izan duela Balmasedan, Kolitza mendiko baso-bide batean. Istripuaren ondorioz, gidaria, 26 urtekoa, erori egin da eta kolpe handia hartu du bularraldean eta sorbaldan, eta ezin zen mugitu eta ibili. Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko Zuzendaritzako teknikari batek larrialdietako zerbitzuak, horien artean, Balmasedako Ertzain-etxeko landa-patruila bat, suhiltzaileak eta babes zibileko baliabideak, Ertzaintzaren helikoptero bat eta Zaintza eta Erreskate Unitateko Mendiko Ataleko agenteak mobilizatu ditu lekura, eta gidaria erreskatatu dute laguntza eman ondoren. Zauritua egonkortu ostean, Ertzaintzaren aireontziak eraman du Gurutzetako ospitalera.