Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

22_0381 Zizurkilen hiru pertsona atxilotu dituzte joan den urtean Irurako etxe batean egindako lapurreta batengatik

Zizurkilen hiru pertsona atxilotu dituzte joan den urtean Irurako etxe batean egindako lapurreta batengatik

Prentsa Zerbitzua

2022-05-18

Ertzaintzak 21, 25 eta 28 urteko hiru gazte atxilotu ditu Zizurkilen, joan den udan Irurako etxe batean egindako lapurreta leporatuta.

Oriako Ertzain-etxeko (Tolosa) ikerketa baten ondorioz hiru gazte atxilotu dituzte etxe batean lapurreta egitea leporatuta. Hiru gazteak atzo, asteartea, atxilotu zituzten Gipuzkoako Zizurkil herrian, Ertzaintzak ustezko hiru inplikatuak zeuden etxean sartu eta miaketa egin ondoren.

Joan den urtean etxebizitza batean egindako lapurretarengatik jarritako salaketan oinarrituta hasi zen ikerketa. Salaketaren arabera, etxetik gailu elektroniko batzuk lapurtu zituzten. Tolosako epaitegiekin lankidetzan, polizia-baliabideak lapurtutako gailu elektronikoen jarraipena egiten hasi ziren, une horretan norbait erabiltzen ari baitzen.

Ikerketaz arduratu ziren agenteek Zizurkilgo etxe batean fokalizatu zuten bilaketa. Dagokion epailearen agindua izapidetuta, atzo goizeko lehenengo orduan sartu ziren agenteak etxebizitzan, eta hiru gizonezkoak atxilotu zituzten indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta.

Hiru atxilotuek polizia-aurrekariak dituzte era horretako egintzengatik, eta Ertzaintzaren egoitzara eraman zituzten zegozkion polizia-eginbideekin jarraitzeko.

Atxilotuak gaur goizean zehar jarriko dituzte agintari judizialaren eskuetan Tolosako Guardiako Epaitegira.