Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

22_0389 Pertsona bat hil da Zamudioko Ugaldeguren industrialdean izandako zirkulazio-istripu batean

Pertsona bat hil da Zamudioko Ugaldeguren industrialdean izandako zirkulazio-istripu batean

Servicio de prensa

2022-05-19

Gaur arratsaldean 42 urteko gizon bat hil da gidatzen ari zen furgonetak Zamudioko Ugaldeguren industrialdean aparkatuta zegoen ibilgailu bat jo ondoren.

Gaur arratsaldeko bostak aldera zirkulazio-istripu bat gertatu da Zamudioko Ugaldeguren industrialdean. Opel Movano furgoneta batek aparkatuta zegoen auto bat jo du. Lekura Ertzaintza, suhiltzaileak eta osasun-zerbitzuak agertu dira. Furgonetan pertsona bakarra zihoan eta konorterik gabe zegoen, eta osasun-zerbitzuak suspertzen saiatu badira ere, lekuan bertan hil da.

Litekeena da gidaria, 42 urtekoak, gidatzen ari zenean osasun-arazoren bat izatea. Hala ere, Auzitegiko Patologia Zerbitzuan hildakoari egingo dioten autopsian jakingo da heriotzaren arrazoi zehatza.  

Bizkaiko Trafikoko Lurralde Unitateak dagokion atestatua ireki du zoritxarreko ezbehar honen inguruabarrak argitzeko.