Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

22_0393 Errenterian etxebizitza-eraikin bat hustu behar izan da sute baten ondorioz

Errenterian etxebizitza-eraikin bat hustu behar izan da sute baten ondorioz

Servicio de prensa

2022-05-21

Errenteriako Miguel de Zabaleta kaleko etxebizitza-eraikin bateko bizilagunak euren etxeetatik atera dituzte lehenengo solairuan izan den sute baten ondorioz.

Atzo gaueko 23:30 aldera, Errenteriako Miguel de Zabaleta kaleko bizilagunek jakitera eman zuten sua zegoela lau solairuko eraikin bateko lehenengo solairuan.

Handik minutu batzuetara Ertzaintzaren, Suhiltzaileen, Osakidetzaren eta Errenteriako Udaltzaingoaren baliabideak agertu ziren lekura, eta berehala hustu zituzten etxeak. Suhiltzaileek goiko solairuetan harrapatuta geratu ziren bost pertsona erreskatatu behar izan zituzten.

Sutearen ondorioz, hamalau pertsona eraman zituzten osasun-zentroetara.

Gaur, larunbata, 00:10 aldera, itzali dute sua, eta lau familia itzuli ahal izan dira euren etxeetara.