Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

22_0394 Ertzaintzak Abadiñoko taberna baten arduraduna atxilotu du drogarekin trafikatzeagatik

Ertzaintzak Abadiñoko taberna baten arduraduna atxilotu du drogarekin trafikatzeagatik

Servicio de prensa

2022-05-21

Euskal Poliziak Abadiñoko ostalaritza-lokal baten arduraduna atxilotu du osasun publikoaren aurkako delitu batengatik, bere ardurapean duen tabernan droga, zehazki, marihuana, haxixa eta kokaina, zuten poltsatxo batzuk aurkitu ondoren. Akusatua iaz ere atxilotu zuten establezimendu berean substantzia sorgorgarriekin trafikatzeagatik.

Atzo, ostirala, goizean, Ertzaintzaren laguntza eskatu zuten Abadiñoko (Bizkaia) Traña-Matiena auzoko ostalaritzako lokal batetik, bertako arduradunaren eta bi langileen artean istiluren bat izan zutela esanez.  Lekura agertu ziren Durangoko Ertzain-etxeko agenteek inplikatutako hiru gizonezkoak identifikatu zituzten, horien artean lokalaren arduraduna, 57 urtekoa, droga-trafikoarengatik delitu-aurrekariak dituena. Jarraian, patruiletako batek lokala miatu zuen, eta harraska inguruan ezkutatuta haxixa zuten poltsatxo batzuk aurkitu zituen. Horren aurrean, agenteek Ertzaintzako Txakurren Unitatearen esku-hartzea eskatu zuten, eta lokala zorrotzago miatu zutenean, txakurrek haxix gehiago, marihuana eta kokaina aurkitu zituzten lokaleko txoko ezberdinetan sakabanatuta.

Horrez gainera, agenteek jatorri iluneko, ustez legez kanpoko substantzien salmentako, 500 euro inguru atzeman zizkioten akusatuari. Horrela, eta aurkitutako ebidentzien aurrean, agente jarduleek atxilotu egin zuten tabernaren arduraduna, osasun publikoaren aurkako delitu bat leporatuta.

Ertzaintzak joan den urteko apirilean atxilotu zuen orain arrastatu duten gizona, aipatutako tabernan droga-trafikoaren aurka egindako operatibo batean, eta kasu hartan ere substantzia sorgorgarri batzuk, haxixa eta marihuana, aurkitu zituzten.

Arrastatua, 57 urtekoa, polizia-egoitzara eraman zuten dagozkion eginbideak betetzera. Horiek amaitu ondoren, datozen orduotan jarriko dute agintari judizialaren eskuetan.