Cabecera contenido seccion noticias
Eduki publikatzailea

Euskadiko errepideetako asteburuko alkoholemien balantzea
Gidari bat atxilotua eta beste bost ikertuak alkoholemiagatik
Prentsa Zerbitzua
2022-05-22
Ertzaintzak gidari bat atxilotu du eta beste bost gidari ikerketapean geratu dira asteburuan Euskadiko errepideetan alkoholdun edarien edo substantzia sorgorgarrien eraginpean gidatzeagatik.
Atzo, larunbata, hiru gidari ikerketapean geratu ziren Donostian, Ibarran eta Mundakan.
Gaur, igandea, beste bi gidari geratu dira ikerketapean Errenterian eta Arrigorriagan, eta beste bat atxilotu dute Donostian.