Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

22_0418 Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Muskizen istripua izan duen arrantzale bat erreskatatu dute

Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Muskizen istripua izan duen arrantzale bat erreskatatu dute

Prentsa Zerbitzua

2022-05-30

51 urteko arrantzale bat Muskizko arroka-inguru batean erori, eta zauritu da. Larrialdietako Zerbitzuek erreskatean esku hartu behar izan dute, tartean Ertzaintzaren helikoptero batek. Helikopteroak arrantzalea erreskatatu, eta bertara joan den anbulantziaraino eraman du.

Goizeko bederatziak eta minutu batzuk zirenean, partikular batek Sos Deiak 112 larrialdi-telefonora deitu du PobeƱako leku arrokatsu batean arrantza egiten ari zenean irrist egin zuela esanez. Emandako informazioaren arabera, zaurituta zegoen eta ezin zuen bertatik irten.

Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko Zuzendaritzako teknikari batek Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren patruilak, suhiltzaileak eta osasun-langileak  mobilizatu ditu. Azkenik, Ertzaintzaren helikoptero batek eta Zaintza eta Erreskate Unitateko Mendiko Ataleko agenteek esku hartu behar izan dute zauritutakoa jaso eta anbulantzia bateraino eramateko. Anbulantzia arduratu da zauritua Gurutzetako Ospitalera eramateaz.