Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

22_0419 Munitibar, etxe batean lapurretan harrapatu dute

Munitibar, etxe batean lapurretan harrapatu dute

Servicio de prensa

2022-05-31

Ertzainek 30 urteko gizonezko bat atxilotu dute Munitibarko bizitza bakarreko etxe batean lapurreta egitea leporatuta. Arrastatua balkoi batera igo da horma eskalatuta, eta ateko kristala hautsi du barrura sartzeko.

Gaur, asteartea, goizaldeko ordu bata inguruan, Ertzaintzari jakitera eman diote zaratak entzuten zirela Munitibarko etxe batean. Herritarrak babesteko lanetan ari ziren patruilak hurbildu dira adierazitako lekura, eta balkoiko ateko kristala hautsita zegoela ikusi dute. Barrura sartu direnean, gizon bat aurkitu dute gela batean, eta dena hankaz gora zegoela eta armairuak eta tiraderak irekita zeudela egiaztatu dute. Ebidentzia horien aurrean, pertsona hori atxilotu egin dute indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta.

Dirudienez, arrastatuak horma bat eskalatu du etxeko balkoira iristeko. Gizona gaur goizean bertan jarri dute agintari judizialaren eskuetan, beharrezko polizia-izapideak amaitu ondoren.