Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

22_0426 Ertzaintzak Derioko gazte-lokal batean beldurra eraginez egindako lapurreta bat argitu du eta egilea atxilotu du

Ertzaintzak Derioko gazte-lokal batean beldurra eraginez egindako lapurreta bat argitu du eta egilea atxilotu du

Prentsa Zerbitzua

2022-06-03

Ertzainek 21 urteko gizonezko bat atxilotu dute joan den maiatzaren 27an Derion hiru gazteri labana erakutsiz lapurreta egitea leporatuta.

Lapurreta maiatzaren 27an, arratsaldeko seiak aldera, gertatu zen Derioko (Bizkaia) Arteaga auzoan dagoen gazte lokal batean. Ustezko lapurrak, labana erakutsiz, dirua kendu zien lokalean zeuden hiru pertsonei.

Ertzainek dagokion ikerketa jarri zuten abian salaketa jarri zutenean, eta ostegunean Erandion atxilotu dute ustezko lapurra, beldurra erabiliz lapurreta egitea leporatuta.

Arrastatua polizia-egoitzara eraman dute, eta dagozkion polizia-eginbideak amaitu ostean, agintari judizialaren eskuetan jarri dute Bilboko Guardiako Epaitegian.