Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

22_0431 Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek pertsona bat erreskatatu dute Izarraitz mendian, Azpeitian

Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek pertsona bat erreskatatu dute Izarraitz mendian, Azpeitian

Servicio de prensa

2022-06-05

Gaur goizean, Ertzaintzaren helikopteroa eta larrialdi-zerbitzuko kideak mobilizatu dituzte Xoxote mendira igotzen ari zela bihotzeko arazoak izan dituen pertsona bati laguntzeko. Mendizalea, 71 urtekoa, ospitalera eraman dute.

Erreskatea goizeko hamaika eta erdietan izan da, SOS Deiak 112 larrialdi-telefonora egindako dei bati esker Xoxote mendira (Azpeitia) igotzen ari zen pertsona batek osasun-arazoak zituela jakin ostean.

Osasun-arazoak zituen pertsonarengana lurrez iristeko zailtasunak direla eta, Ertzaintzaren eta Osakidetzaren helikopteroak mobilizatu dituzte, baita suhiltzaile talde bat ere. Ertzaintzaren mendiko erreskate taldeko kideak biktima zegoen lekuraino iritsi dira, eta, hura egonkortu ondoren, Osakidetzaren helikopteroa zain zituen hurbileko puntu batera eraman dute. Bertan mediku batek artatu eta Donostia Ospitalera eraman dute.