Cabecera contenido seccion noticias
Eduki publikatzailea

Motor-gidari bat hil da Azpeitian izan den trafiko-istripuan
Prentsa Zerbitzua
2022-06-05
Turismo batek eta motozikleta batek talka egin dute gaur arratsaldean Azpeitian eta motor-gidaria hil da. Larrialdi-zerbitzuko kideak zauritua suspertzen saiatu dira, baina ez dute lortu.
Ezbeharra arratsaldeko sei eta erdiak pasata gertatu da GI-631 errepidean, Lasao parean, Azpeitiko udal-mugartean. Ikertzen ari diren kausen ondorioz talka egin dute turismo batek eta motozikleta batek, eta kolpe handiaren ondorioz, motor-gidaria larri zauritu da.
Bertaratu diren larrialdi-zerbitzuko kideek zaurituari bihotz-biriketako bizkortze prozedurak aplikatu dizkiote, baina biktimak ez du erantzun.
Istripu larriaren ondorioz guztiz eten da trafikoa GI-631 errepidean eta 19:30ean oraindik itxita jarraitzen du errepideak.