Cabecera contenido seccion noticias
Eduki publikatzailea

Donostian atxilotu dute bikotekideari eremu publikoan eraso egiteagatik
Servicio de prensa
2022-06-06
Ertzaintzak 34 urteko gizonezko bat atxilotu du Donostian genero-indarkeriaren delitu bat leporatuta, erasoaren lekuko izan zen eta zerbitzuz kanpo zegoen udaltzain batek esku hartu ondoren.
Atzo, igandea, gaueko 23:00ak aldera, Donostiako Herrera auzoan zerbitzuz kanpo zegoen udaltzain batek ikusi zuen gizon bat eztabaida bizian ari zela bikotekidearekin eta eraso ere egin ziola. Lekura agertu ziren Ertzaintzako baliabideek atxilotu zuten gizona genero-indarkeriaren delitu bat leporatuta.
Arrastatua polizia-egoitzara eraman zuten zegozkion eginbideak hasteko, eta, horiek amaitu ondoren, Donostiako Emakumeen aurkako indarkeriaren arloko epaitegiaren eskuetan jarriko dute.