Cabecera contenido seccion noticias
Eduki publikatzailea

Espetxera eraman dute Barakaldon amaren heriotzarengatik atxilotutako gizona
2022-06-10
Arrastatua gaur eguerdian jarri dute agintari judizialaren eskuetan, eta epaileak espetxean sartzeko agindua eman du. Akusatua, 53 urtekoa, atzo, osteguna, arratsaldeko lehenengo orduan atxilotu zuten Barakaldon bere amaren heriotzarekin ustez zerikusia izateagatik, dirudienez arrazoi ez-naturalengatik hil baitzen Gurutzetako ospitalean. Ospitalean lehenengo artatu zuen medikuak hauteman zituen emakumean indarkeria-zantzuak, eta gero auzitegiko medikuak berretsi zituen.
Emakumea apirilaren 26an hil zen, eta Barakaldoko 4. Instrukzio Epaitegiaren ofizio batean oinarrituta, Ertzaintzak ikerketa jarri zuen abian, eroriko batekin bateragarriak ez ziren lesioak hauteman baitzituzten, semeak berak adierazi baitzuen emakumea erori egin zela eta horrek eragin zizkiola lesioak. Gainera, egiaztatu ahal izan zuten hasieran behar izan zuen arreta ez zuela jaso eta ospitalera oso larri iritsi zela.
Egindako ikerketaren ondorioz, atzo, osteguna, arratsaldean atxilotu zuten semea edadeko emakumearen ustezko heriotza biolentoarekin zerikusia izateagatik. Akusatua gaur, ostirala, jarri dute agintari judizialaren eskuetan, eta epaileak espetxeratzeko agindua eman du.