Cabecera contenido seccion noticias
Eduki publikatzailea
22_0459 Oiartzun, detenido por conducir sin permiso tras realizar una maniobra peligrosa para los usuarios de la autopista

Oiartzunen atxilotu dute AP-8an maniobra irregular bat egin ondoren, gidabaimenik ez izateagatik
2022-06-14
Ertzainek 46 urteko gizon bat atxilotu dute goizaldean, AP-8an, Oiartzun parean, atzerako martxako maniobra bat egiten ari zenean harrapatu ondoren, gidabaimenik ez izateagatik.
Goizaldeko ordu biak aldera gertatu da AP-8 autobidean, Oiartzun parean eta Bilborako noranzkoan. Ordu horretan, trafikoa kontrolatzeko eta zaintzeko lanetan ari ziren Ertzaintzako agenteek ikusi dute auto bat atzeraka zirkulatzen ari zela ikuspen gutxiko bihurgune batean.
Ertzainak berehala hurbildu dira autora, eta eremua segurtatu dute autoa bere bidera itzul zedin eta gertuen zuen irteeratik atera zedin. Bertan agenteek gidaria identifikatu dute eta gidabaimenik ez zeramala egiaztatu dute.
Une horretan patruilako kideek frogaketa batzuk egin dituzte, eta jakin ahal izan dute gizonak inoiz ez duela gidabaimenik izan.
Horren aurrean, ertzainek bide-segurtasunaren aurkako delitu batengatik atxilotu dute, eta dagokion trafiko-isuna bete dute.
Arrastatua goizean zehar jarriko dute Donostiako Guardiako Epaitegiaren eskuetan.