Cabecera contenido seccion noticias
Eduki publikatzailea

Motor-gidari bat hil da trafiko-istripuan Zornotzan
Servicio de prensa
2022-06-24
Motozikleta baten gidaria hil da gaur, ostirala, arratsaldean, Zornotzako Ibarra auzoan gertatu den zirkulazio-istripu baten ondorioz.
Gaur arratsaldeko ordu bata eta hogei aldera, motor-gidari batek zirkulazio-istripua izan du Zornotzako Ibarra auzoan dagoen Zubipunta industrialdeko sarreraren inguruan. Lekura larrialdietako zerbitzuak, horien artean Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren patruilak eta osasun-zerbitzuak, hurbildu dira. Suspertzeko maniobrak egin dizkioten arren, gidariaren heriotza ziurtatu baino ezin izan dute egin. Hildakoa 33 urteko gizona da.
Ertzaintzak zoritxarreko ezbeharra eragin duten arrazoiak argitzeko ikerketa hasi du.