Cabecera contenido seccion noticias
Eduki publikatzailea
22_0483 Espetxera eraman dute bikotekide ohiari labanarekin eraso egiteagatik Ertzaintzak Barakaldon atxilotutako gizona

Espetxera eraman dute bikotekide ohiari labanarekin eraso egiteagatik Ertzaintzak Barakaldon atxilotutako gizona
2022-06-24
Ertzaintzak goizaldean Barakaldon, bikotekide ohiari arma zuri batekin eraso egin ondoren, homizidio-ahalegina leporatuta atxilotu duen 40 urteko gizona espetxera eraman dute epaileak aginduta.
Erasoa goizaldeko lauak baino lehentxeago gertatu da Barakaldoko etxe batean.
Bertara hurbildu diren polizia-baliabideek eskailburuan aurkitu dute arma zuri batekin egindako zauriak zituen eta odoletan zegoen emakume bat, eta Gurutzetako ospitalera eraman dute.
Ustezko erasotzailea, biktimaren bikotekide ohia, ihes eginda zegoen, baina Ertzaintzak aurkitu eta atxilotu du homizidio-ahalegina leporatuta.
Dagozkion polizia-eginbideak amaitutakoan, arrastatua Barakaldoko Guardiako Epaitegiaren eskuetan jarri dute, eta gaur arratsaldean epaileak Basauriko Espetxean sartzeko agindua eman du.