Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

22_0484 Portugaleten atxilotu dute identitatea usurpatzeagatik eta Lanbideri iruzur egiteagatik

Portugaleten atxilotu dute identitatea usurpatzeagatik eta Lanbideri iruzur egiteagatik

Servicio de prensa

2022-06-25

Ertzaintzak 40 urteko emakume bat atxilotu du Portugaleten, identitatea usurpatzea eta Lanbideri iruzur egitea leporatuta. Iruzurra urtearen hasieratik egiten zuen. Horretarako, inplikatuak ahizpa biki baten pasaportea erabiltzen zuen eta laguntzak bikoiztuta jasotzen zituen.

Ikerketari aurtengo ekainaren hasieran ekin zioten, Euskal Enplegu Zerbitzutik (Lanbide) Ertzaintzaren laguntza eskatu baitzuten ustezko iruzur-kasu bat argitzeko. Lanbideren susmoen arabera, partikular bat ustez bi identitate ezberdin erabiltzen ari zen gizarte-laguntzak jasotzeko.

Susmo horietan oinarrituta, Bizkaiko Ikerketa Kriminaleko Lurralde Zerbitzua ikertzen hasi zen Lanbiderekin eta Ertzaintzaren Bizkaiko Inteligentziako Lurralde Bulegoarekin elkarlanean.

Gertaerak egiaztatu eta bildutako informazio guztia frogatu ondoren, ondorioztatu zuten atxilotua, 40 urteko emakumea, 2022ko urtarriletik ari zela iruzur egiten eta identitatea usurpatzen Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren (DSBE) eta Etxebizitzarako Prestazio Osagarriaren (EPO) bitartez dirulaguntzak bikoiztuta lortzeko Portugaleten eta Donostian, eta bere identitatea eta ahizpa biki batena erabiltzen zituen horretarako.      

Atxilotua Ertzaintzaren egoitzara eraman zuten polizia-eginbideak betetzeko eta gero Agintari Judizialaren eskuetan jartzeko.