Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

22_0489 Legution bi pertsona atxilotu dituzte botatze judizial bat eragozten saiatzeagatik

Legution bi pertsona atxilotu dituzte botatze judizial bat eragozten saiatzeagatik

Servicio de prensa

2022-06-28

Ertzaintzak bi pertsona atxilotu ditu gaur goizean Legution, desordena publikoak eta jarkitze larria leporatuta. Bi pertsonak higiezina husten hasi direnean atxilotu dituzte.

Gaur goizeko hamaiketan, segizio judizial bat, Ertzaintzako agenteek lagunduta, okupatuta zegoen higiezin bat husten hasi dira. Ehun bat pertsona saiatu dira segizio judizialari bidea ixten, eta Ertzaintzak indar proportzionala erabili behar izan du segizioak bere lana egin zezan.

Polizia-jarduketan 18 eta 21 urteko bi gazte atxilotu dituzte desordena publikoak eta agintaritzaren agenteei jarkitzea leporatuta, eta bost ertzain zauritu dira eta mutuara eraman behar izan dituzte.

Bi atxilotuak polizia-egoitzara eraman dituzte dagozkion polizia-eginbideak hasteko.