Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

22_0507 Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu dute Anboton

Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu dute Anboton

Servicio de prensa

2022-07-08

Biktima. 78 urtekoa, Ertzaintzaren helikoptero batek eta Zaintza eta Erreskate Unitateko agenteek erreskatatu behar izan dute, Anboto mendian erori eta bizkarrean min hartuta.

Istripua gaur, ostirala, arratsaldeko 14:00etan gertatu da. SOS DEIAK 112 larrialdietako zebitzura egindako dei baten bidez ohartarazi dute mendian oinez zebilen gizon bat Anboton,  Arrazola inguruan, erori egin dela esanez.

Gizona erreskatatzeko Ertzaintzako eta Osakidetzako baliabideak eta suhiltzaileak mobilizatu dituzte, eta, gizona zegoen lekura iristeko  zailtasunak ikusita, Ertzaintzako Zaintza eta Erreskate Unitattearen helikopteroak erreskatatu du biktima, eta ondoren Gladakaoko ospitalera eraman du.